Kirolak
oso garrantzitsuak dira umeen hazkuntzarako. Baina badaude beste faktore batzuk
ere oso garrantzitsuak direnak eta ahaztu egiten ditugunak. Kirola gehigarri
moduan ematen bada, orduan, hauentzat positibo moduan jokatuko du. Baina soilik
Kirola egitearren, efektu negatiboak ekar ditzake umearen hazkuntzarako, ikas
prozesuan ari bagara. Beharrezko baloreak irakatsi behar zaie pertsona moduan
ere haz daitezen.
Hezkuntzan, kirolak umeentzat onak direla pentsatzea garrantzizko ideia da, batez ere umeak ikasteko beste modu desberdinak dauzkatelako. Baina bereizi egin behar da, kirolak eskolan daukan eragin positiboa eta negatiboa umeen hazkuntzan.
Kirolaren alde negatiboa, umeengan egiten duen presioa izan daiteke. Batez ere, kirol marka bikainak lortu nahi direlako eta orduan, umeen arteko konpetentzia sortzen delako. Horrek azkenean, haien arteko diskriminazioa sortzen du. Azken bolada honetan, eskolan egiten den kirola, kirolari profesionalen aldera pasatu da eta konparaketa ugari sortu dira, orduan arazoa da, ume batek marka onak lortu nahi dituenean lortu ezinean gelditzen denean. Umeak jasotako presio horrek eragin negatiboa izango du, eta hau, desmotibatu egingo da. Gehienetan umearengan, trauma txiki bat besterik ez du sortzen baina beste batzuetan ikasi behar ez dituen beste balore batzuk ikasiko ditu, adibidez, diskriminazioa.
Beste
eragin negatibo batzuk hauek izan daitezke, alde batetik, lesio fisikoak, nahiz
eta txikiak izan (esginzeak), eta lesio psikikoak, auto-estima baxua,
konfiantza eza bere buruaz, independentzia falta, eskola errendimendu baxua…
Amaitzeko, aipatu beharra daukat, jakin badakigula kirolak eskolan positiboki jokatzen duela baina batzutan, ez garela ohartzen, umeak modelo bat imitatzera bultzatzen ditugula eta hau, kontuan izan beharreko arazoa dela.
Amaitzeko, aipatu beharra daukat, jakin badakigula kirolak eskolan positiboki jokatzen duela baina batzutan, ez garela ohartzen, umeak modelo bat imitatzera bultzatzen ditugula eta hau, kontuan izan beharreko arazoa dela.
Hona
hemen, puntu hau jorratzeko, erabili izan dudan testua. Kasu honetan, muturrera
eramaten du gaia.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina