Hau, IKT-ko praktiketako astekaria izango
da. Hemen, klaseetan egiten duguna islatzen da hausnarketa propioen bidez.
2014/12/19
Azkenengo
klasea heldu da eta gainera gaurkoan, guk modulu lana aurkeztu behar izan dugu.
Aurkezpen honetan, lan hau aurrera eramateko egindako, prozesua, irtenbideak,
hausnarketa, ikasitakoa, taldean nola moldatu garen, bideoa azaldu ditugu.
Bideoari dagokionez, hau jartzeko arazoak izan ditugu baina ionek arazoa
konpondu du eta egindako bideoa aurkeztu ahal izan dugu. Jendeak gustuko izan
duela ikusi izan da, nahiz eta aipatzekoa den, gaurkoan ez dela jende
gehiegirik etorri klasera. Etorrera dela eta, uste dut, jende gehiago etortzea
gustatuko zitzaigula,izan ere, lan hau egiteko taldekideok, lan asko egin behar
izan dugulako .
Gure
aurkezpena egin ostean, beste talde batek azkeneko taldeak hain zuzen, bere
aurkezpena egin du. Aurkezpen hau, nahiko ondo egon dela aipatu behar dut nahiz
eta beraiek landutako proiektua ez zaidan larregi gustatu.
Ikt-ko
praktiketako azkeneko saioarekin amaitzeko :( , taldearen ebaluaketa fitxa egin
dugu.
2014/12/18
Ostegun
honetan, hainbat aurkezpen egon dira, alde batetik modulu laneko aurkezpena eta
bestetik, Ikt-ko proiektu desberdinen aurkezpenak, horietako bat gurea izan
delarik.
Lehenik,
Modulu lanaren aurkezpena eta defentsa egin dute. Hauek power point bat egin
dute beraien aurkezpena egiteko. Aurkezpenean, beraien herrietako kultura ondareak,
prozesua, jorratutako puntu desberdinak eta beraien hausnarketa propio azaldu
dizkigute. Esan beharra daukat,oso aurkezpen ona egin dutela eta ondo azaldu
dutela. Beraiek landutako bideori dagokionez, hau paregabea iruditu zait eta
lan asko egin dutela ikusi izan da (planoak ikusiz, azalpena, istorioa,
xixili…).
Bestetik,
aipatu beharra daukat, nire taldeko batek (troglodita taldea), sites-a hobetu
eta moldatu duela eta oso ondo jarri duela. Esan beharra daukat, honelako
taldekideak taldean izatea, oso aberasgarria dela eta eskerrak ematea baino ez
dagoela honelakoen aurrean.
Behin
modulu lanaren aurkezpenarekin amaituta, guk gure proiektua aurkeztu dugu.
Aipatzeko da, aurkezpena egitea ostegun honetan klasean bertan erabaki genuela,
hori dela eta bertan egon garen taldekideok aurkeztu dugu. Aurkezpen egokia
egin dugula uste dut eta planteatutako proiektua beste taldekideei ere gustatu
zaiela nabaritu izan da.
Beste
Ikt-ko aurkezpenari dagokionez, uste dut, umeentzako oso egokia izan dela
beraiek proposatutako proiektua. Beraiek eginiko lana ere, oso handia
izan da honelako proiektu bat aurrera eramateko.
Orokorrean,
aurkezpenak oso ondo egon dira eta oso interesgarriak iruditu zaizkit. Hauei esker,
guztiok ikasi ahal izan dugula aipatzekoa da.
2014/12/12
Gaurko
klase honetan, proiektuarekin amaitu dugu eta beste aurkezpen bat, ikasi
dugu.
Proiektuaren
aurkezpena egiteko, azkenean, Prezzia erabiliko dugula adostu dugu. Behin
adostuta, batzuk Prezzia egiten hasi dira eta besteok, lana proiektua bera,
ondo jartzen ibili gara eta azkenengo pintzeladak ematen. Guztia hau amaitu
ahal izan dugu gaurkoan.
Bestetik,
lehen aipatu bezala, ikusitako aurkezpenari esker, gauza asko ikasi ahal izan
ditugu taldekideok gero hauek guretzat ere baliagarriak izango direnak.
Aurkezpena, oso ondo egon dela aipatu beharra daukat eta hainbat puntu
desberdin ere landu dituztela. Oso praktikoa, dinamikoa eta aberasgarri izan da
niretzat.
2014/12/11
Nire
taldeak, beste egunetan bezala, proiektuaren azkeneko puntuak ikusten eta
hobetzen ibili gara, izan ere, gehiena edo ia dena egin da dugulako jada.
Blog-a ere hobetu dugu. Guztia hau egin ostean aurkezpena egiteko zein ,
baliabide digital erabiliko dugun pentsatzen ibili gara.
2014/12/5
Modulu astea denez, ez dugu klase praktikorik
izan.
2014/12/4
Aste honetan, modulu aste denez ez dugu klaserik
izan.
2014/11/28
Ostiral honetan, ez dugu klaserik izan
2014/11/27
Gaur
irakasleak, 5.6 ariketa egiteko denbora utzi digu. Gure taldeari dagokionez,
esan beharra daukat, guk bakarkako ariketa hori egin da eramateko adostu
genuela baina nire kasuan, irakasleak azalpenak eman ostean, egindakoa aldatu
behar izan dut, izan ere, ez dut irakasleak aipatu bezala egin. Jonek,ondo
eginda izan duenez, laguntza pixka bat eskaini dit.
Behin
informazioa aztertuta eta taulan islatuta, taldeko taula guztiak batu eta
sites-era igo ditugu. Hau egin ostean, denbora izan dugunez, hurrengo ariketa
egiteari ekin diogu.
Gaurkoan,
lanen ez naizela oso gustura aipatu behar dut, izan ere, bakarkako lanak
aspertu eta gogaitu egin nau.
2011/11/21
Beste
behin ere, proiektuarekin jarraitu dugu. Gaurkoan, gaitasun digitalei buruzko
youtubeko bideoa batekin hasi dugu eguna. Bideoa honetan, Jordi Adell agertzen
zen konpetentzia digitalari buruzko azalpenak ematen. Hau ikusi bitartean,
taldekideak apunteak hartu ditugu gero landu beharreko lana egiteko. Bideoa
orokorrean, interesgarria eta aberasgarria izan da niretzat. Hartutako
apunteetaz gain, web orri batzuk trasteatu ditugu informazioa gehiago bilatzeko
asmoz eta honeri esker, lana errazago egiteko. Honen ostean, atzo bezala,
apunteak eta informazioa mapa kontzeptual batean jarri ditugu, “Popplet”
baliabide digitala erabiliz. Mapan, informazio ugari jartzeko aukera izan dugu
eta orokorrean, mapa oso aberasgarria eta aurretik aipatu bezala, informazioz
beterikoa egin dugu. Mapa kontzeptuala bukatuta, egindakoaren laburpen bat egin
dugu, hausnarketa propio bat eta biribiltzeko, taldeko hausnarketa bat.
Guztiarekin
amaitu ostean, irakasleak beste bi jarduera azaldu ditu. Denbora izan dugunez,
hauek lantzen hasi gara. Honetarako, “Delicius” programan kontu bat sortu behar
izan dugu.
2011/11/20
Taldekideok
gaurkoan ere, proiektuarekin jarraitu dugu, zehazki egoeraren azterketarekin.
Hau lantzeko, Lehen Hezkuntzako 4. Mailan oinarritu behar izan garenez,
paregabe etorri zait maila honetan oinarritzea, izan ere, nik maila honetan
egin bainituen nire praktikak. horrek oso gustura lan egitera bideratu nauelarik.
Hau jorratzeko, informazioa, mapa kontzeptual batean jarri dugu laburki, eskema
moduan. Islatzeko erabili dugun baliabide digitala, “Popple” izan da.
Esan beharra daukat, berria izan dela taldekideontzat, baina behin trasteatu
ostean, erabiltzeko nahiko erraza dela ikusi dugu eta ez dugu arazo larregirik
izan. Lana errazteko, galdera batzuk erantzun ditugu, hipotesi batzuk
planteatuz. Hau aurrera eramateko, brainstorming bat egin dugu eta hortik
beharrezko ideiak aukeratu ditugu.
Eguna amaitzeko, kronograma bat egin dugu, hurrengo egunetako plangintza bat sortzeko. Honek proiektua ondo irteten ahalbidetzen lagunduko digu.
2014/11/14
Bariku honetan, taldeka bildu gara eta proiektua
jorratzen hasi gara. Hainbat testu irakurri ditugu,hala nola "Los jetas y
los pasotas" . Bakoitzean egoera desberdinak planteatzen
ziren. Testuak, bakarka irakurri ditugu, ostean taldean komentatu eta hau
egin ondoren, talde handian partekatu dugu gure iritzia beste ikaskideekin bide
batez, beraien iritzia ere entzunez. Testuekin amaitu dugunean, taldean bildu
gara proiktuaren zereginekin hasteko: aktak, arauak..
2014/11/13
Gaur, word-ean gauzak egiten irakatsi digu
irakasleak, arlo desberdinak azaldu dizkigu gero hauek guretzat baliagarriak
izango direlarik. Ostean, binaka jarri digu lan bat egiteko. Lanak word-en
gainekoa izan da eta hau oso baliagarria izan da niretzat, gauza berriak
ikasteko.
2014/11/7
Aste honetan, modulu aste da baia gaurkoan
moduluko tutorearekin egon gara eta honi buruz hitz egin dugu. Zehazki
entregatu beharreko lanei buruz aritu gara.
2014/11/6
Aste honetan, modulu aste denez ez dugu klaserik
izan.
2014/10/31
Blogarekin ibili gara lehenengo. Ostean irakasleak taldeka banatu digu eta taldeka aurkezpen bat egin behar izan dugu. Aurkezpen hau, blogak irakaskuntzari buruzkoa izan da. Berau, besteen aurrean aurkezteko informazioa bilatu dugu eta gero, prezi baten bitartez azaldu dugu. Esan beharra dago, oso ondo irten dela aurkezpena, hain denbora gutxien egiteko
2014/10/30
Beste egun batez, gure blogarekin jarraitu dugu.
Norberak bere gaia duenez, horri buruzko informazioa aurkitzen ibili gara eta
bloga egoki jartzen ere. Beste ikaskideekin partekatu dut bloga eta
alderantziz. Eguna ondo joan da. Irakasleak, bere partetik, azalpenak eman ditu
eta zalantzak argitu dizkigu. Gure blogean erlojua jartzen irakatsi digu bai
eta feed- a egiten ere.
2014/10/24
Bariku honetan, IKT-ko saioan hainbat gauza landu
ditugu. Landutako, oso baliagarria izan da. Hasieratik sortu dut bloga. Esan
beharra daukat, hasiera batean oso galduta egon naizela baina klaseak aurrera
joan ahala aria harrapatzen joan naizela. Gaurko honetan, sarrerak egiten egon
gara eta oso dibertigarria izan da. Hasiera batean, izenburua bakarrik jartzen
izan dugu baina geroago argazkiak, bidioak sartzen hasi gara. Bidio horiek
ordenadorekoak ziren edota internetetik atertakoak. argazkiekin ere berbera
egin dugu. Bestetik, Vimeo-tik ere hartu ditugu bideo batzuk. honteaz gain,
etiketak egin ditugu bai eta lehenengo orrialdea bertan, beste esteka batzuk
daudelarik. Saioarekin, amaitzeko beste ikaskideekin blogen enlazea egin dugu
eta hau gure blogean ageri da. Bukatzeko, saio amaitu arte, sarrera eta
astekaria egin ditugu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina