2014/11/27
Ostegun
honetan ere, ikaskideen aurkezpenak egin dira. Gaurkoan, sei taldek egin dute
aurkezpena. Talde horietatik, lauk, aurkezpena, Powtoon baliabide digitalen bidez egin dute, beste talde batek
bideoren erabileraren bidez eta azken taldeak Emaze programa erabili du, gure taldeak erabili zuen berbera. Jorratu
diren gaietako batzuk honakoak izan dira; gaitasun digitala, IKT praktika onak,
ikaskuntza estrategiak, web 2.0…
Baliabide
digitalen erabilera, Powtoon kasu honetan, hautatu duten talde guztietako batek
bakarrik, konbinatu du ahotsarekin baliabide digital hau. Bestetik aipatzekoa
da ere, baliabide digitalez aparte beste baliabide tekniko batzuk ere erabili
dituzte, hala nola konbertidoreak, audacity…
Aurkezpenak
orokorrean, oso ondo egon dira eginak zer esanik ez baliabide digital aldetik.
Oso interesgarriak eta dinamikoak izan dira aldi berean eta jendearen arreta
bereganatzea lortu dute, baliabideen erabilera paregabea egin baitute. Bestalde
aipatzekoa da ere, batzuetan sartutako ahotsa ez zela ondo entzuten edota
aurkezpen batzuk luzeegiak izan direla.
Amaitzeko,
aipatu nahi nuke, orokorrean orain arte egin diren aurkezpen guztiek lan handia
izan dutela. Aurkezpenei esker, baliabide
digital desberdinak ezagutzeko aukera izan dugu ikasleok eta hauek gure
egunerokotasunera sarriago erabiltzeko baliabide ezin hobeak direla argi geratu
da. Baliabideetatik aparte, aurkezpen hauek kritikotasuna lantzeko ere balio izan digutela uste dut. Hitz bitan
esan da, aurkezpenak gure ezagutzak
garatzeko eta lantzeko balio izan digutela nabarmenduko nuke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina