2014/11/13
Ostegun honetan, aurkezpenekin hasi gara, irakaskuntza
gurpilari hasiera emanez. Gaurkoan, ez
zaigu guri aurkezpena egitea egokitu.
Aurkezpenak egiteko, talde bakoitzak testu ezberdin batzuk jorratu behar
ditu, IKTekin zerikusia dutenak. Gaurkoan, bost taldek egin behar izan dute
aurkezpena. Hauek aurkezpena egin bitartean, dokumentatzaileek datuak hartzen
zituzten.
Aurkezpenei dagokionez, interesgarriak
eta laburrak izan direla aipatu beharra
daukat. Aurkezpenak orokorrean oso ondo egon dira eta laburrak izan direnez,
arreta jartzea errazagoa izan da. Bestetik, aipatzeko da ere, nahiz eta
laburrak izan, nire ustez larregi izan direla eta horrek jendearengan arreta
galtzea ekarri duela, izan ere, luze egiten dira hainbeste aurkezpen batera,
nahiz eta aurretik aipatu dudan moduan laburrak izan.
Aurkezpena egin dutenei dagokionez,
hauek beraiek landutako ondo azaldu dutela esan beharra daukat. Egoera honetan egotea zaila izaten da jendea
zuri begira eta entzuten dagoelako, bai eta urduritasuna izaten duzulako. Zailtasun
hau ikusita, irakasleak talde guztiei berain aurkezpenengatik eskertzea, primeran
iruditu zait, egoera horretan egotea ez baita inoren gustuko izaten eta.
Amaitzeko, aurkezpenak oso ondo egon
direla aipatu behar dut, gauza berriak ikasteko balio izan didala bai eta
taldekideoi izan ditugun zalantzak argitzeko balio izan digula ere nabarmendu
behar dut.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina