Kirola eta umeenganako afektuak
Kirola eta
umeenganako efektuak
Argi dago umeak nagusiak baino askoz azkarrago ikasten dutela eta gauza
gehiago barneratzeko gai direla. Baina ikasketa izatetik ohitura bihurtzera
garatu behar dira.
Geure gorputz sistema osoak ondo funtziona dezan, kirola ezinbestekoa da,
eta batez ere, umeengan. Kirolak elementu ugarienetan eragina dauka, hala nola,
alde fisikoan, mentalean, eta sozialean baita ere. Hau guztia kontuan hartuz,
umeen heziketa gertatzen den bitartean, kirolak umeengan efektu positiboak
eragiten ditu. Lehenik eta behin, kirolaren bitartez, umeen hezurrak eta
muskuluak osatu eta gogortu egiten dira. Horregatik, esfortzu handia egin
beharreko kirolak saihestu egin behar dira hauen hezurrak eta muskuluak deforma
ez daitezen. Gainera, umeak konpetiziorako kirola egitekotan, honentzat egokia
den maila batean egin beharko du, bestela, ez egitekotan zorroztasun ugaria
nabarmena izango da eta umearentzat jasan ezina izango da. Txikitatik kirola
egiteak, loditasuna ekiditen laguntzen du, eta horrela gorputzeko koipeak behar
diren lekuan kokatuko dira. Gainera, gaixotasunak ez izatea laguntzen du.
Honetaz aparte, umea bere gorputzeko koordinazioa izan dadin laguntzen du.
Bigarrenez, area mentalari eta sozialari dagokionez, lagungarria litzateke
gurasoek umea kirola egiten bultzatzea, horrela, umea beste ume batzuekin
kontaktuan egongo da eta kooperazioa zer den ikasteaz aparte, beste balore
batzuk ere ikasiko ditu, hala nola, elkarlana, lotsa gainditu, … Gainera,
ohiturak hartzen hasten da eta bera baino gehiago dakiten beste batzuek
badaudela ikusiko du, eta hori ez dela txarra konturatuko da, honela
auto-ikaskuntza landuko du, bere barneko garapena egiteko.
Esandako guzti honek arrakasta izan dezan, ez dugu ahaztu behar umeak gustuko
duen kirola praktikatu behar duela eta ez guk inposatutakoa, honela, umeak gozatuko
baitu. Ohiturak umeengan finkatzeko metodo bakarra, umeak ondo pasatzen duen
bitartean jasotako ikasketa da. Ez dugu kirola obligazio baten moduan ikusi
behar, baizik eta denbora bat, non, umeak pozik jolasten duen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina