2014/11/20
Pasadan astean bezala, gaurkoan ere,
aurkezpenekin jarraitu dugu. Gaurkoan, gure taldeari ere aurkeztea egokitu
zaigu beste sei talderekin batera. Guk, Gaitasun mapari buruzko aurkezpena egin
dugu, hau lantzeko hiru testu jorratu ditugularik. Hau jende aurrean
aurkezteko, emaze erabili dugu, power pointaren antzeko baliabide digitala.
Azalpenak, guk geuk eman ditugu beste ikaskide eta irakaslearen aurrean.
Honetarako, taldekide bakoitzak atal bat ikasi dugu.
Aurkezpenari dagokionez, orokorrean ondo
irten zaigula aipatzeko da, nahiz eta hasi aurretik, nahiko urduri egon garen.
Testuak bakarka azaldu beharrean, orokorrean azaldu ditugu, laburragoa,
interesgarriago eta eramangarriagoa izan dadin,izan ere, egokitutako gaia pixka
bat astunegia izan baita. Gainerako aurkezpenei dagokionez, esan beharra
daukat, gure aurretik aurkezpena egin dutenei ez diedala jaramon larregirik
egin, nahiko urduri nengoelako gure taldearen aurkezpena dela eta. Hala ere, gurea amaitu ostean, besteena
arretaz entzun ditu jadanik lasai nengoelako. Besteen aurkezpenetan hainbat
baliabide digital erabili dira, hala nola, prezi, power point, youtube(beraiek
igota, ahotsa grabatuz eta irudiak erlazionatuz)… Orokorrean
interesgarriak eta aberasgarriak izan
dira niretzat.
Amaitzeko, aipatzekoa da talde guztiek
egin duten lana, baia hau prestatzen, azaltzen, lantze, aurkezten…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina