Elikadurak gero eta
garrantzi handiagoa du, gure gizartean. Azken hamarkadan, janariaren inguruko
berriak askotan izaten ditugu, bai janari transgenikoena, oiloen gripea, behi
eroena… Ondorioz, hezkuntzak elikadura gaiari heldu behar dio, ikastetxeetan
garrantzia emanez eta jarduera fisikoarekin lotuz.
Komeni da
haurrei elikagaiek zertarako balio duten eta nondik datozen azaltzea, elikadura
on baten giltza edo gakoa, osasuna dela argi eta garbi utzita. Bestetik, haurtzaroan elikadurarekin lotutako arazoak
hezkuntza fisiko on batekin konpondu daitezke. Datuen arabera, haur eta gazte-populazioaren
%40k aholkatu ohi dena baino pisu handiagoa du. Egoera honi aurre egiteko,
eskola-ikastolak, familiak eta haurrak bat egin behar dute, erantzukizuna guztiona
delako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina