2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala

Teoriako astekaria



2014/11/27

Ostegun honetan ere, ikaskideen aurkezpenak egin dira. Gaurkoan, sei taldek egin dute aurkezpena. Talde horietatik, lauk, aurkezpena, Powtoon baliabide digitalen bidez egin dute, beste talde batek bideoren erabileraren bidez eta azken taldeak Emaze programa erabili du, gure taldeak erabili zuen berbera. Jorratu diren gaietako batzuk honakoak izan dira; gaitasun digitala, IKT praktika onak, ikaskuntza estrategiak, web 2.0…

Baliabide digitalen erabilera, Powtoon kasu honetan, hautatu duten talde guztietako batek bakarrik, konbinatu du ahotsarekin baliabide digital hau. Bestetik aipatzekoa da ere, baliabide digitalez aparte beste baliabide tekniko batzuk ere erabili dituzte, hala nola konbertidoreak, audacity…

Aurkezpenak orokorrean, oso ondo egon dira eginak zer esanik ez baliabide digital aldetik. Oso interesgarriak eta dinamikoak izan dira aldi berean eta jendearen arreta bereganatzea lortu dute, baliabideen erabilera paregabea egin baitute. Bestalde aipatzekoa da ere, batzuetan sartutako ahotsa ez zela ondo entzuten edota aurkezpen batzuk luzeegiak izan direla.

Amaitzeko, aipatu nahi nuke, orokorrean orain arte egin diren aurkezpen guztiek lan handia izan dutela. Aurkezpenei esker, baliabide digital desberdinak ezagutzeko aukera izan dugu ikasleok eta hauek gure egunerokotasunera sarriago erabiltzeko baliabide ezin hobeak direla argi geratu da. Baliabideetatik aparte, aurkezpen hauek kritikotasuna lantzeko ere balio izan digutela uste dut. Hitz bitan esan da, aurkezpenak gure ezagutzak garatzeko eta lantzeko balio izan digutela nabarmenduko nuke.

2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

Teoriako astekaria



2014/11/20


Pasadan astean bezala, gaurkoan ere, aurkezpenekin jarraitu dugu. Gaurkoan, gure taldeari ere aurkeztea egokitu zaigu beste sei talderekin batera. Guk, Gaitasun mapari buruzko aurkezpena egin dugu, hau lantzeko hiru testu jorratu ditugularik. Hau jende aurrean aurkezteko, emaze erabili dugu, power pointaren antzeko baliabide digitala. Azalpenak, guk geuk eman ditugu beste ikaskide eta irakaslearen aurrean. Honetarako, taldekide bakoitzak atal bat ikasi dugu.

Aurkezpenari dagokionez, orokorrean ondo irten zaigula aipatzeko da, nahiz eta hasi aurretik, nahiko urduri egon garen. Testuak bakarka azaldu beharrean, orokorrean azaldu ditugu, laburragoa, interesgarriago eta eramangarriagoa izan dadin,izan ere, egokitutako gaia pixka bat astunegia izan baita. Gainerako aurkezpenei dagokionez, esan beharra daukat, gure aurretik aurkezpena egin dutenei ez diedala jaramon larregirik egin, nahiko urduri nengoelako gure taldearen aurkezpena dela eta.   Hala ere, gurea amaitu ostean, besteena arretaz entzun ditu jadanik lasai nengoelako. Besteen aurkezpenetan hainbat baliabide digital erabili dira, hala nola, prezi, power point, youtube(beraiek igota, ahotsa grabatuz eta irudiak erlazionatuz)… Orokorrean interesgarriak  eta aberasgarriak izan dira niretzat.

Amaitzeko, aipatzekoa da talde guztiek egin duten lana, baia hau prestatzen, azaltzen, lantze, aurkezten…

Ikaskuntza gurpila: Taldeko lana

Ikaskuntza gurpila: Taldeko lana
Aurreko sarreran ikaskuntza gurpileko lan pertsonala konpartitu dut. Oraingoan taldean egindako lana txertatuko dut. Lanean, 3.1 gaitasun mapak testuen sintesia, bost hitz gako, bi erronka eta irudia agertzen dira. Hona hemen taldean burututakoa:



GAITASUN MAPA

                                            insight.jpg



Sintesia
IKTen gaitasun mapa azaldu aurretik gaitasun ideia definitzen eta bere sorreraren prozesua azaltzen ahaleginduko gara.

1990an EEUUko SCANS informeak oinarrizko gaitasunen hurrengo hiru tipologiak bereizten ditu:
  • Oinarrizko trebetasunak: irakurmena, idazmena, aritmetika eta ahozko adierazpena.
  • Arrazonamendu gaitasuna: pentsamendu sortzailea, erabakiak hartzea,  probleman ebaztea, egoera zailak bisualizatzea eta ikasten ikastea
  • Ezaugarri pertsonalak: erantzukizuna, autoestimua, soziabilitatea, antolatzeko gaitasuna eta osotasun pertsonala.


1699an UNESCOk egindako DELORS txosnan hezkuntzaren lau zutabeak ezartzen dira, gaitasun akademikoak eta eguneroko bizitza eta bizitza laborala konektatzearen garrantzia azpimarratuz:
  • Izaten ikastea
  • Ezagutzen Ikastea
  • Egiten ikastea
  • Elkarbizitzen ikastea.

2002an ELGE-k, DeSeCo txostena prestatzen du. PISA proben oinarria egin  zuten eta gaitasunaren ideia horrela definitu zuten:
“Era egokiz eskaerei erantzuteko eta egitekoak gauzatzeko ahalmena.”

2005ean  Europako Batasunak hezkuntzarako funtsezko gaitasunak definitzen eta  zehazten ditu.
“Ezagutzen,  trebetasunen, jarreren eta baloreen konbinazio integratua, testuinguruari egokituak, oinarrizko  hezkuntzan dauden ikasle guztiek garapen pertsonala lortzeko,  hiritar aktibo bihurtzeko eta  gizartean integratzeko behar dituztenak”

1.    Ama hizkuntzan komunikatzea
2.    Atzerriko hizkuntzen komunikatzea
3.    Gaitasun matematikoa eta zientzia eta teknologiaren oinarrizko gaitasunak
4. Gaitasun Digitala: bere barnean hartzen du informazioaren gizarteko teknologien erabilera ziurra eta kritikoa. IKTen oinarrizko gaitasunetan oinarritzen da: ordenagailien erabilera informazioa lortzeko, ebaluatzeko, gordetzeko, produzitzeko, azaltzeko eta elkarbanatzeko, baita komunikatzeko eta Interneten bidez kolaborazio sareetan parte hartzeko.
5.    Ikasten ikastea
6.    Gaitasun sozialak eta hiritarrak
7.    Ekimenerako sentsua eta enpresarako espiritua
8.    Elkarbizitza eta adierazpen kulturalak

Azkeneko bi hamarkadetatik hona IKTak gure bizitzaren eta kulturaren zati bihurtu dira.  Hortaz, eskolan teknologia berri hauek txertatu behar dira, hauek ikasleei hurrengo helburuak lortzen lagunduko diete eta:
  • Munduko hiritarrak eta arduratsuak, autonomoak eta sortzaileak izatea
  • XXI. mendean izango dituzten erronkekiko konpromisoa agertzea.

Irakasleentzako gaitasun mapa 3 ardatzen inguruan egituratzen da:
  1. Lanbide Arloko garapena eta kudeaketa: Kudeaketarekin zerikusia duten baliabideak biltzen dira: kalifikazioak aurkeztea, laguntza materialak sortzea,... Baita lanbide hazkuntzari lotutakoak.
  1. Didaktika, pedagogia eta curriculuma: Irakaskuntza eta ikaskuntzan eragin zuzena dituzten baliabideak biltzen dira. Adibidez, ikaskuntza-esperientzien diseinua eta ebaluazioa.
  1. Herritartasun Digitala: Ikasleak herritar digital arduratsu eta konprometituak izateko, ikasleak bereganatu behar dituzten gaitasunak biltzen dira. Hala nola: informazioaren pribatasuna, iturrien aipamena, erabilera ziberjasarpena...

Ikasleentzako gaitasun mapa honako ardatzen inguruan egituratzen da:
  1. Trebetasun teknologikoa: Teknologia ulertzea eta erabiltzea: hainbat IKT baliabide eraginkortasunez eta modu emankorrean aukeratu eta erabiltzea, askotariko egoera eta arazoetara egokitzea eta uneko ezagupena teknologia berriak ikasteko transferitzea.
  1. Bizitza osorako ikaskuntza: Jarrera ireki eta ikertzailea; ikasleak bere aukeretan konfiantza du, eta garbi ditu bere indarrak eta ahuleziak; pertsona bakoitzetik eta egoera bakoitzean ikasteko aukeraz jabetuta dago, pertsona edozein adinetakoa eta testuingurua edozein izanik ere.
  2. Herritartasun digitala:  Jarrera kritikoa eta gogoetatsua eskura dagoen informazioa baloratzerakoan eta behar denean egiaztatuz, eta gizartean adostutako jokabide-arauak errespetatzea informazioaren erabilera eta euskarri ezberdinetan etorritako iturriena arautzeko.


Hitz gakoak:
  • Gaitasun mapa
  • Gaitasun digitala
  • Oinarrizko gaitasunak
  • Herritartasun digitala
  • Informazio eta komunikazio teknologiak


Galderak/Erronkak:
  • Gaur egun lanean dauden irakasleei eskatzen zaizkien gaitasunak garatzeko formazio nahikoa eskaintzen zaie?
  • Zein metodologia egokiak dira ikasleek gaitasun digitalari dagozkion helburuak lor ditzaten?

2014(e)ko azaroaren 16(a), igandea

Umeak eta kirolaren inguruko aholkuak



Hona hemen Nazioarteko Kirol Medikuntzako Federazioak umeen eta gaztetxoen kirol-asmoekiko eman dituen aholkuak:
  1. Lehia-kirolean hasi aurretik, haur guztiei medikuaren azterketa sakona egin behar zaie. Horrela, alde batetik lehia-kirolean hasten diren haurrek ez dutela osasun-arazorik jakin ahal izango da; bestetik, medikuak haur bakoitzarentzat kirol egokiari buruzko eta entrenamendu-saio egokiei buruzko aholkuak eman ahal izango ditu. Hasierako azterketaz gain, noizbehinka egin beharreko azterketei epeak jartzea komeni da, gehiegizko entrenamenduaren ondoriorik ba ote dagoen ikusteko.
  2. Kirol-lanaz gain, entrenatzaileak erantzukizun pedagogikoa ere badu. Horregatik umeen garapenarekin zerikusia duten arazo biologiko, fisiko eta sozialak ezagutu behar ditu.
  3. Entrenatzaileak ume bakoitzaren gorabeherak ezagutu behar ditu, bakoitzaren gaitasunak kontuan hartu eta bakoitzari aukera egokienak eskaini. Umearen garapen orokorra entrenamenduaren eta lehiaren gainetik dago.
  4. Entrenamenduari izaera pedagogikoa ematen bazaio, umearen garapenarentzat ona izango da. Entrenamendua errendimenduan oinarritzen bada, osasun- eta garapen-arrazoiak medio, ez du balio. Gazteentzat ere balio du azken aholku honek.
  5. Umeek kirol askotan hartu behar dute parte, horrela gustukoena, euren izaera, interes eta ezaugarrietara ondoen egokitzen dena aukeratu ahal izango dute. Horrela egiten denean, arrakasta handiagoa izaten da eta porrot-sentsaziorik ez da izaten.
  6. Kontaktu fisikoa dagoen kiroletan umeak ez dira adinka sailaktu behar; heldutasunari, gorputzaren tamainari, trebetasunari eta sexuari egin behar zaiei jaramon.
  7. Lehia-saioen arauek eta iraupenek umeen adinerako egokiak izan behar dute; entrenamendu-saioek, berriz, laburrak eta ondo antolatuak. Ondo planifikatutako entrenamenduak, jardueraren optimizazioa lortzeaz gain, lesio-arriskua murrizten du.
  8. Pisu-altxaketa eta halterofilia (gurean harri-jasotzea) ez dira gomendagarriak eskeletoa hazi arte.
  9. Iraupen luzeko lasterketak umeentzat txarrak dira.