2014(e)ko abenduaren 18(a), osteguna

Teoriako astekaria


2014/12/18

Teoriako azken saio honetan, bakoitzak bere autoebaluaketa eta irakaskuntza gurpileko nobere taldearen koebaluaketa zein beste taldeen koebaluaketa entregatu behar izan dugu.  Saioaren hasieran, dokumentatzaileen azkeneko taldeak beraien lana aurkeztu dute. Honetaz aparte, irakasleak ikt-ko saio teorikoarekin amaitzeko, bideo bat, azalpen batzuk eman eta bere hausnarketa egin du. Klasean zehar, gai honi buruzko ebaluazioa perstonala egin dugu.

Azken hausnarketa moduan, esan dezaket, irakasgai honetan baliabide desberdin asko ikasi ditudala eta gai honetaz nire jakintza maila handitzeko balio izan didala arlo honek.

2014(e)ko abenduaren 11(a), osteguna

Teoriako astekaria


2014/12/11

Gaurko saioarekin hasteko, irakasleak blogari buruzko azken azalpenak eman ditu. Ostean, dokumentatzaileak beraien aurkezpenak egin dituzte, talde batek izan ezik.  Hauek, beraiek egokitutako taldeen  ikasketa prozesuaren bide aztertzen eta ebaluatzen dute.

Hauek, beesteen lanak ebaluatzen dituzte, hausnarketak egin eta gero hau, beraiek eginiko sites batean jartzen dute eta klaseko beste kideekin konpartizen dute.  Honetaz gain ere, dokumentatzaile talde bakoitzak, ebaluatutako taldeen lanak ere bertan islatzen dira.

Aurkezpenei dagokionez, esan beharra daukat , oso ondo azaldu dutela beraien lana, sitesak ondo antolatuta egon direla eta  aurkezpen egokiak egin dituztela dena modu egoki batean azalduz.

Amaitzeko aipatu behar dut, oso lan aberasgarria, interesgarria eta erabilgarria egin dutela eta honelako gauzak egitea oso zaila izaten dela eta beraiek gainerako taldeak ebaluatzen eta hau beraien sitesean islatzen osa lan handia egin dutela. Honelako lanei esker, bat beraren akatsetaz ohartu ahal da eta behin ohartuta, hauek zuzendu al ditu.

2014(e)ko abenduaren 5(a), ostirala

2014(e)ko azaroaren 29(a), larunbata

Gaitasunak Lehen Hezkuntzan



Gorputz Hezkuntzak Lehen Hezkuntzan ikasleen ondorengo gaitasunak garatzen lagunduko du:

1. Norberaren gorputza eta gorputz jarduera beren mugimenduzko ahalbideak arakatu eta horietaz gozatu, besteekin erlazionatu eta astialdia antolatzeko baliabide gisa ezagutu eta baloratzea.

2. Higiene, elikadura, ezarrera eta gorputz ariketazko ohiturak hartzea, norberaren gorputzarekiko jarrera arduratsua eta besteenganako begiramenezkoa adieraziz, ohitura hauek osasunean duten ondorioekin lotuz.

3. Beren ahalegina erregulatu eta dosifikatzea, beren ahalbideekin eta burutzen den zereginaren izaerarekin bat datorren autoexigentzi mailara iritsiz, funtsezko balorazio irizpidetzat ahalegin horixe erabiliz eta ez lortutako emaitza.

4. Oinarrizko mugimenduzko ereduak menderatzea eskatzen duten arazoak konpontzea, pertzepzio estimuluetara moldatu eta mugimenduak hautatuz, beren ahalbideak ebaluatu ondoren.

5. Jolas eta jardueratan parte hartzea, besteekin harreman orekatu eta aberasgarriak ezarriz eta ezaugarri pertsonal, sexual eta sozialen ondoriozko diskriminazioa, portaera erasokorrak eta etsaigo jarrerak ekidinez kirol jardueratan.

6. Gorputz eta kirol jarduera ugariak eta hauek garatzen direneko inguruneak ezagutu eta baloratzea.

7. Gorputz eta mugimenduaren adierazpen baliabideak erabiltzea sentipenak, ideiak eta aldarteak komunikatu eta era honetan adierazitako mezuak ulertzeko.



2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala

Kirola eta osasuna





Elikadurak gero eta garrantzi handiagoa du, gure gizartean. Azken hamarkadan, janariaren inguruko berriak askotan izaten ditugu, bai janari transgenikoena, oiloen gripea, behi eroena… Ondorioz, hezkuntzak elikadura gaiari heldu behar dio, ikastetxeetan garrantzia emanez eta jarduera fisikoarekin lotuz.    
                                                   
         
 


Komeni da haurrei elikagaiek zertarako balio duten eta nondik datozen azaltzea, elikadura on baten giltza edo gakoa, osasuna dela argi eta garbi utzita. Bestetik,  haurtzaroan elikadurarekin lotutako arazoak hezkuntza fisiko on batekin konpondu daitezke. Datuen arabera, haur eta gazte-populazioaren %40k aholkatu ohi dena baino pisu handiagoa du. Egoera honi aurre egiteko, eskola-ikastolak, familiak eta haurrak bat egin behar dute, erantzukizuna guztiona delako.