Astekaria

Hau, IKT-ko praktiketako astekaria izango da. Hemen, klaseetan egiten duguna islatzen da hausnarketa propioen bidez.

2014/12/19

Azkenengo klasea heldu da eta gainera gaurkoan, guk modulu lana aurkeztu behar izan dugu.

Aurkezpen honetan, lan hau aurrera eramateko egindako, prozesua, irtenbideak, hausnarketa, ikasitakoa, taldean nola moldatu garen, bideoa azaldu ditugu. Bideoari dagokionez, hau jartzeko arazoak izan ditugu baina ionek arazoa konpondu du eta egindako bideoa aurkeztu ahal izan dugu. Jendeak gustuko izan duela ikusi izan da, nahiz eta aipatzekoa den, gaurkoan ez dela jende gehiegirik etorri klasera. Etorrera dela eta, uste dut, jende gehiago etortzea gustatuko zitzaigula,izan ere, lan hau egiteko taldekideok, lan asko egin behar izan dugulako .

Gure aurkezpena egin ostean, beste talde batek azkeneko taldeak hain zuzen, bere aurkezpena egin du. Aurkezpen hau, nahiko ondo egon dela aipatu behar dut nahiz eta beraiek landutako proiektua ez zaidan larregi gustatu. 

Ikt-ko praktiketako azkeneko saioarekin amaitzeko :( , taldearen ebaluaketa fitxa egin dugu.


2014/12/18 
Ostegun honetan, hainbat aurkezpen egon dira, alde batetik modulu laneko aurkezpena eta bestetik, Ikt-ko proiektu desberdinen aurkezpenak, horietako bat gurea izan delarik. 

Lehenik, Modulu lanaren aurkezpena eta defentsa egin dute. Hauek power point bat egin dute beraien aurkezpena egiteko. Aurkezpenean, beraien herrietako kultura ondareak, prozesua, jorratutako puntu desberdinak eta beraien hausnarketa propio azaldu dizkigute. Esan beharra daukat,oso aurkezpen ona egin dutela eta ondo azaldu dutela. Beraiek landutako bideori dagokionez, hau paregabea iruditu zait eta lan asko egin dutela ikusi izan da (planoak ikusiz, azalpena, istorioa, xixili…). 

Bestetik, aipatu beharra daukat, nire taldeko batek (troglodita taldea), sites-a hobetu eta moldatu duela eta oso ondo jarri duela. Esan beharra daukat, honelako taldekideak taldean izatea, oso aberasgarria dela eta eskerrak ematea baino ez dagoela honelakoen aurrean. 

Behin modulu lanaren aurkezpenarekin amaituta, guk gure proiektua aurkeztu dugu. Aipatzeko da, aurkezpena egitea ostegun honetan klasean bertan erabaki genuela, hori dela eta bertan egon garen taldekideok aurkeztu dugu. Aurkezpen egokia egin dugula uste dut eta planteatutako proiektua beste taldekideei ere gustatu zaiela nabaritu izan da. 

Beste Ikt-ko aurkezpenari dagokionez, uste dut, umeentzako oso egokia izan dela beraiek proposatutako proiektua.  Beraiek eginiko lana ere, oso handia izan da honelako proiektu bat aurrera eramateko. 

Orokorrean, aurkezpenak oso ondo egon dira eta oso interesgarriak iruditu zaizkit. Hauei  esker, guztiok ikasi ahal izan dugula aipatzekoa da.

2014/12/12
Gaurko klase honetan, proiektuarekin amaitu dugu eta beste aurkezpen bat, ikasi  dugu.
 
Proiektuaren aurkezpena egiteko, azkenean, Prezzia erabiliko dugula adostu dugu.  Behin adostuta, batzuk Prezzia egiten hasi dira eta besteok, lana proiektua bera, ondo jartzen ibili gara eta azkenengo pintzeladak ematen. Guztia hau amaitu ahal izan dugu gaurkoan. 

Bestetik, lehen aipatu bezala, ikusitako aurkezpenari esker, gauza asko ikasi ahal izan ditugu taldekideok gero hauek guretzat ere baliagarriak izango direnak. Aurkezpena, oso ondo egon dela aipatu beharra daukat eta hainbat puntu desberdin ere landu dituztela. Oso praktikoa, dinamikoa eta aberasgarri izan da niretzat.
 
2014/12/11
Nire taldeak, beste egunetan bezala, proiektuaren azkeneko puntuak ikusten eta hobetzen ibili gara, izan ere, gehiena edo ia dena egin da dugulako jada. Blog-a ere hobetu dugu. Guztia hau egin ostean aurkezpena egiteko zein , baliabide digital erabiliko dugun pentsatzen ibili gara.  


2014/12/5
Modulu astea denez, ez dugu klase praktikorik izan.

2014/12/4
Aste honetan, modulu aste denez ez dugu klaserik izan.

2014/11/28
Ostiral honetan, ez dugu klaserik izan

2014/11/27
Gaur irakasleak, 5.6 ariketa egiteko denbora utzi digu. Gure taldeari dagokionez, esan beharra daukat, guk bakarkako ariketa hori egin da eramateko adostu genuela baina nire kasuan, irakasleak azalpenak eman ostean, egindakoa aldatu behar izan dut, izan ere, ez dut irakasleak aipatu bezala egin. Jonek,ondo eginda izan duenez, laguntza pixka bat eskaini dit. 

Behin informazioa aztertuta eta taulan islatuta, taldeko taula guztiak batu eta sites-era igo ditugu. Hau egin ostean, denbora izan dugunez, hurrengo ariketa egiteari ekin diogu. 

Gaurkoan, lanen ez naizela oso gustura aipatu behar dut, izan ere, bakarkako lanak aspertu eta gogaitu egin nau. 

2011/11/21
Beste behin ere, proiektuarekin jarraitu dugu. Gaurkoan, gaitasun digitalei buruzko youtubeko bideoa batekin hasi dugu eguna. Bideoa honetan, Jordi Adell agertzen zen konpetentzia digitalari buruzko azalpenak ematen. Hau ikusi bitartean, taldekideak apunteak hartu ditugu gero landu beharreko lana egiteko. Bideoa orokorrean, interesgarria eta aberasgarria izan da niretzat. Hartutako apunteetaz gain, web orri batzuk trasteatu ditugu informazioa gehiago bilatzeko asmoz eta honeri esker, lana errazago egiteko. Honen ostean, atzo bezala, apunteak eta informazioa mapa kontzeptual batean jarri ditugu, “Popplet” baliabide digitala erabiliz. Mapan, informazio ugari jartzeko aukera izan dugu eta orokorrean, mapa oso aberasgarria eta aurretik aipatu bezala, informazioz beterikoa egin dugu. Mapa kontzeptuala bukatuta, egindakoaren laburpen bat egin dugu, hausnarketa propio bat eta biribiltzeko, taldeko hausnarketa bat. 

Guztiarekin amaitu ostean, irakasleak beste bi jarduera azaldu ditu. Denbora izan dugunez, hauek lantzen hasi gara. Honetarako, “Delicius” programan kontu bat sortu behar izan dugu.

2011/11/20
Taldekideok gaurkoan ere, proiektuarekin jarraitu dugu, zehazki egoeraren azterketarekin. Hau lantzeko, Lehen Hezkuntzako 4. Mailan oinarritu behar izan garenez, paregabe etorri zait maila honetan oinarritzea, izan ere, nik maila honetan egin bainituen nire praktikak. horrek oso gustura lan egitera bideratu nauelarik. Hau jorratzeko, informazioa, mapa kontzeptual batean jarri dugu laburki, eskema moduan.  Islatzeko erabili dugun baliabide digitala, “Popple” izan da. Esan beharra daukat, berria izan dela taldekideontzat, baina behin trasteatu ostean, erabiltzeko nahiko erraza dela ikusi dugu eta ez dugu arazo larregirik izan. Lana errazteko, galdera batzuk erantzun ditugu,  hipotesi batzuk planteatuz. Hau aurrera eramateko, brainstorming bat egin dugu eta hortik beharrezko ideiak aukeratu ditugu.

 Eguna amaitzeko, kronograma bat egin dugu, hurrengo egunetako plangintza bat sortzeko. Honek proiektua ondo irteten ahalbidetzen lagunduko digu.

2014/11/14
Bariku honetan, taldeka bildu gara eta proiektua jorratzen hasi gara. Hainbat testu irakurri ditugu,hala nola "Los jetas y los pasotas" . Bakoitzean egoera desberdinak planteatzen ziren. Testuak, bakarka irakurri ditugu, ostean taldean komentatu eta hau egin ondoren, talde handian partekatu dugu gure iritzia beste ikaskideekin bide batez, beraien iritzia ere entzunez. Testuekin amaitu dugunean, taldean bildu gara proiktuaren zereginekin hasteko: aktak, arauak..

2014/11/13
Gaur, word-ean gauzak egiten irakatsi digu irakasleak, arlo desberdinak azaldu dizkigu gero hauek guretzat baliagarriak izango direlarik. Ostean, binaka jarri digu lan bat egiteko. Lanak word-en gainekoa izan da eta hau oso baliagarria izan da niretzat, gauza berriak ikasteko.

2014/11/7
Aste honetan, modulu aste da baia gaurkoan moduluko tutorearekin egon gara eta honi buruz hitz egin dugu. Zehazki entregatu beharreko lanei buruz aritu gara.

2014/11/6
Aste honetan, modulu aste denez ez dugu klaserik izan.
2014/10/31

Blogarekin ibili gara lehenengo. Ostean irakasleak taldeka banatu digu eta taldeka aurkezpen bat egin behar izan dugu. Aurkezpen hau, blogak irakaskuntzari buruzkoa izan da. Berau, besteen aurrean aurkezteko informazioa bilatu dugu eta gero, prezi  baten bitartez azaldu dugu. Esan beharra dago, oso ondo irten dela aurkezpena, hain denbora gutxien egiteko

2014/10/30
Beste egun batez, gure blogarekin jarraitu dugu. Norberak bere gaia duenez, horri buruzko informazioa aurkitzen ibili gara eta bloga egoki jartzen ere. Beste ikaskideekin partekatu dut bloga eta alderantziz. Eguna ondo joan da. Irakasleak, bere partetik, azalpenak eman ditu eta zalantzak argitu dizkigu. Gure blogean erlojua jartzen irakatsi digu bai eta feed- a egiten ere.

2014/10/24
Bariku honetan, IKT-ko saioan hainbat gauza landu ditugu. Landutako, oso baliagarria izan da. Hasieratik sortu dut bloga. Esan beharra daukat, hasiera batean oso galduta egon naizela baina klaseak aurrera joan ahala aria harrapatzen joan naizela. Gaurko honetan, sarrerak egiten egon gara eta oso dibertigarria izan da. Hasiera batean, izenburua bakarrik jartzen izan dugu baina geroago argazkiak, bidioak sartzen hasi gara. Bidio horiek ordenadorekoak ziren edota internetetik atertakoak. argazkiekin ere berbera egin dugu. Bestetik, Vimeo-tik ere hartu ditugu bideo batzuk. honteaz gain, etiketak egin ditugu bai eta lehenengo orrialdea bertan, beste esteka batzuk daudelarik. Saioarekin, amaitzeko beste ikaskideekin blogen enlazea egin dugu eta hau gure blogean ageri da. Bukatzeko, saio amaitu arte, sarrera eta astekaria egin ditugu.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkin bat