2014(e)ko azaroakren 29(a), larunbata

Gaitasunak Lehen Hezkuntzan



Gorputz Hezkuntzak Lehen Hezkuntzan ikasleen ondorengo gaitasunak garatzen lagunduko du:

1. Norberaren gorputza eta gorputz jarduera beren mugimenduzko ahalbideak arakatu eta horietaz gozatu, besteekin erlazionatu eta astialdia antolatzeko baliabide gisa ezagutu eta baloratzea.

2. Higiene, elikadura, ezarrera eta gorputz ariketazko ohiturak hartzea, norberaren gorputzarekiko jarrera arduratsua eta besteenganako begiramenezkoa adieraziz, ohitura hauek osasunean duten ondorioekin lotuz.

3. Beren ahalegina erregulatu eta dosifikatzea, beren ahalbideekin eta burutzen den zereginaren izaerarekin bat datorren autoexigentzi mailara iritsiz, funtsezko balorazio irizpidetzat ahalegin horixe erabiliz eta ez lortutako emaitza.

4. Oinarrizko mugimenduzko ereduak menderatzea eskatzen duten arazoak konpontzea, pertzepzio estimuluetara moldatu eta mugimenduak hautatuz, beren ahalbideak ebaluatu ondoren.

5. Jolas eta jardueratan parte hartzea, besteekin harreman orekatu eta aberasgarriak ezarriz eta ezaugarri pertsonal, sexual eta sozialen ondoriozko diskriminazioa, portaera erasokorrak eta etsaigo jarrerak ekidinez kirol jardueratan.

6. Gorputz eta kirol jarduera ugariak eta hauek garatzen direneko inguruneak ezagutu eta baloratzea.

7. Gorputz eta mugimenduaren adierazpen baliabideak erabiltzea sentipenak, ideiak eta aldarteak komunikatu eta era honetan adierazitako mezuak ulertzeko.



2014(e)ko azaroakren 28(a), ostirala

Kirola eta osasuna





Elikadurak gero eta garrantzi handiagoa du, gure gizartean. Azken hamarkadan, janariaren inguruko berriak askotan izaten ditugu, bai janari transgenikoena, oiloen gripea, behi eroena… Ondorioz, hezkuntzak elikadura gaiari heldu behar dio, ikastetxeetan garrantzia emanez eta jarduera fisikoarekin lotuz.    
                                                   
         
 


Komeni da haurrei elikagaiek zertarako balio duten eta nondik datozen azaltzea, elikadura on baten giltza edo gakoa, osasuna dela argi eta garbi utzita. Bestetik,  haurtzaroan elikadurarekin lotutako arazoak hezkuntza fisiko on batekin konpondu daitezke. Datuen arabera, haur eta gazte-populazioaren %40k aholkatu ohi dena baino pisu handiagoa du. Egoera honi aurre egiteko, eskola-ikastolak, familiak eta haurrak bat egin behar dute, erantzukizuna guztiona delako.