ZER DA KIROLA ?
Kirolak jolas edo
lehiaketa helburu duten ekintzak dira, giza gorputza ahalegina edo gaitasuna eskatzen duten
jarduerak. Kirola banaka nahiz taldeka egin daiteke. Kirolaren helburu nagusia
gaitasun fisikoak iraunaraztea eta handitzea da, baita arintasuna, mugimendua edo indarra areagotzea ere. Kirolak,
bestalde, gogoaren ezaugarri jakin batzuk indartzen ditu, ausardia, iraupena
eta diziplina, adibidez. Bestalde, kirol ekintza antolatu guztien helburua
markak haustea edo aurkakoari nagusitzea da. Horregatik, aldi jakinetan,
lehiaketak edo txapelketak antolatzen dira mundu osoan.
Bi kirolari mota nagusi
bereizten dira. Batetik, zaletua, edo kirola gustuz egiten duena, eta
bestetik, profesionala, dirua irabazteko helburuarekin aritzen dena. Baina
batzuetan, zaila da bien arteko bereizketa garbia egitea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina